Bezeroaren arreta-zerbitzua

LUZAROk jakinarazten dizu Bezeroarentzako Arreta Zerbitzu bat jartzen duela zure kexa eta erreklamazioak kudeatzeko:

Bezeroaren arreta-zerbitzua

LUZARO E.F.C., S.A.
Avda de la Libertad, 10, 7º
20004 Donostia – San Sebastián

atencion.cliente@luzaro.eus (*)

LUZAROk bezeroa defendatzeko araudi bat du, eta honako fitxategi hau aukeratuta sar daiteke bertara. (Informazio gehiago)

Bezeroek aurkeztutako kexei eta erreklamazioei erantzuteko eta horiek ebazteko legezko betebeharra du erakundeak, Bezeroaren Arretarako Zerbitzuan edo horretarako onartutako edozein instantziatan aurkezten direnetik bi hilabeteko epean.

Bezeroaren Arretarako Zerbitzuan erreklamatzeko bidea agortu beharko da, Espainiako Bankuaren Erreklamazio Zerbitzuan (Erakundeen Jokabide Departamentua) kexak eta erreklamazioak aurkeztu ahal izateko. Hona hemen helbidea:

ERAKUNDEEN JOKABIDE SAILA

  • C/ Alcalá, 48 – 28014 Madrid
  • Telefonoa: 900 545 454 – 913 388 830
  • Ordutegia: 08:30etik 17:00etara
  • Kexen eta erreklamazioen formularioa (Informazio gehiago)

Finantza-zerbitzuetako bezeroen gardentasunari eta babesari buruzko araudia.
Banku-zerbitzuen gardentasunaren esparruan aplikatu beharreko araudia honako hau da:

  • 22/2007 Legea, uztailaren 11koa, kontsumitzaileentzako finantza-zerbitzuak urrutitik merkaturatzeari buruzkoa.
  • 16/2009 Legea, azaroaren 13koa, ordainketa-zerbitzuei buruzkoa.
  • EHA/1718/2010 Agindua, ekainaren 11koa, banku-zerbitzu eta -produktuen publizitatea arautu eta kontrolatzekoa.
  • 6/2010 Zirkularra, irailaren 28koa, Espainiako Bankuarena, kreditu-erakundeei eta ordainketa-erakundeei zuzendua, banku-zerbitzu eta -produktuen publizitateari buruzkoa.
  • EHA/1608/2010 Agindua, ekainaren 14koa, ordainketa-zerbitzuei aplikatu beharreko informazio-baldintzen eta -betekizunen gardentasunari buruzkoa.
  • 16/2011 Legea, ekainaren 24koa, kontsumorako kreditu-kontratuei buruzkoa.
  • EHA/2899/2011 Agindua, urriaren 28koa, banku-zerbitzuen gardentasunari eta bezeroaren babesari buruzkoa.
  • 5/2012 Zirkularra, ekainaren 27koa, Espainiako Bankuarena, kreditu-erakundeei eta ordainketa-zerbitzuen hornitzaileei zuzendua, banku-zerbitzuen gardentasunari eta maileguak emateko erantzukizunari buruzkoa.

(*) Datuen titularrak berariaz onartzen dio LUZARO E.F.C., S.A.ri bere datu pertsonalak tratatzea, posta elektroniko honen bidez igorritako erreklamazioari, kexari eta/edo iradokizunari erantzuteko soilik. Zure datu pertsonalak fitxategi dokumentaletan eta informatikoetan sartuko dira, ezarritako segurtasun-neurri egokiekin, eta datu horien osotasuna, erabilgarritasuna eta behar bezala baimendutako sarbidea bermatuko dira. Halaber, emandako datu pertsonalen egiazkotasuna eta zehaztasuna berresten ditu. LUZARO E.F.C., S.A. enpresarentzat legez gorde beharreko denboran gordeko dira datuak. 2016/679 Errege Dekretuaren eta 3/2018 Lege Organikoaren arabera, datuak eskuratzeko, zuzentzeko edo ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, aurka egiteko eta/edo eramangarritasunerako eskubideak balia ditzakezu, LUZARO E.F.C., S.A. enpresarekin harremanetan jarriz, ohiko komunikazio-kanalen bidez. Informazio gehiago nahi izanez gero, gure pribatutasun-politika kontsulta dezakezu www.luzaro.eus helbidean.

Pribatutasunaren laburpena
Luzaro. Partaidetzako maileguak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.

Behar-beharrezkoak diren cookie-ak

Behar-beharrezkoak diren cookie-ak beti aktibatu behar dira, cookie-ak doitzeko dituzun lehentasunak gorde ahal izateko.

Hirugarrenen cookie-ak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola bisitarien kopurua eta orrialde ezagunenak.

Cookie hori gaituta edukitzeak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.