BioSpain 2026

Irailaren 29tik urriaren 1era, Bilbao Exhibition Centrek (BEC) BIOSPAIN 2026 hartuko du, Espainiako bioteknologia-sektoreko topaketa nagusietako bat eta Europan erreferentziazko hitzorduetako bat.

Hiru egunez, enpresak, startupak, ikerketa-zentroak, inbertitzaileak, erakundeak eta sektoreko profesionalak bilduko dira Bilbon, ezagutza partekatzeko, lankidetzarako aukera berriak sortzeko eta bioteknologiak etorkizunera begira dituen erronka nagusietako batzuei heltzeko.

Berrikuntza eta lankidetza sustatzeko topagunea

Espainiako Bioenpresen Elkarteak (AseBio) antolatuta, Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Basque Health Clusterrekin lankidetzan, BIOSPAIN 2026 “Bioinnovation that clicks” lelopean egingo da.

Topaketak hitzaldi eta saio espezializatuen programa uztartuko du networkinga egiteko, proiektuak aurkezteko eta enpresen, ikertzaileen eta inbertitzaileen arteko bilerak egiteko guneekin.

Euskadi, biozientzietan erreferentziazko ekosistema

BIOSPAIN 2026 Bilbon egiteak agerian uzten du, beste behin ere, Euskadiko biozientzien eta osasunaren ekosistemak lortu duen garapen-maila.

Halaber, Euskadik BIOSPAIN hartuko duen hirugarren aldia izango da aurtengoa, eta lehena topaketa urtero egiten hasi zenetik. 2025eko edizioa Bartzelonan egin zen, eta 35 herrialdetako 2.400 parte-hartzaile baino gehiago bildu zituen; horrez gain, 4.500 bilera indibidual baino gehiago egin ziren.

Berrikuntza enpresa-hazkunde bihurtzeko finantzaketa

Proiektu berritzaileak garatzeko, ezagutza, talentua eta gaitasun teknologikoa behar dira, baina baita enpresei inbertsioei eta hazkunde-prozesuei epe luzeko ikuspegiarekin heltzeko aukera emango dieten finantza-egiturak ere.

LUZAROn euskal enpresen finantza-egitura sendotzen laguntzeko lan egiten dugu, inbertsio-, finantza-sendotze- eta nazioartekotze-proiektuetarako finantzaketa eskainiz.

BIOSPAIN 2026 Euskadin ospatzea aukera paregabea da zientziaren, berrikuntzaren, enpresaren eta finantzaketaren arteko loturak sendotzen jarraitzeko. Izan ere, elementu horiek funtsezkoak dira ezagutza enpresa-proiektu berri bihurtzeko eta gure ekoizpen-sarearen lehiakortasuna indartzeko.

BIOSPAIN 2026
Irailaren 29tik – Urriaren 1era
Bilbao Exhibition Centre (BEC), Barakaldo
Informazio gehiago eta izen ematea:
https://biospain.com/

Pribatutasunaren laburpena
Luzaro. Partaidetzako maileguak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.

Behar-beharrezkoak diren cookie-ak

Behar-beharrezkoak diren cookie-ak beti aktibatu behar dira, cookie-ak doitzeko dituzun lehentasunak gorde ahal izateko.

Hirugarrenen cookie-ak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola bisitarien kopurua eta orrialde ezagunenak.

Cookie hori gaituta edukitzeak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.