Euskararen kudeaketa erakundeen garapenaren eta ingurunearekin duten loturaren parte da. Esperientziak partekatzeak euskara eguneroko jardunean txertatzeko bide berriak identifikatzeko eta lan-esparruan haren erabilera areagotzeko aukera ematen du.

Helburu horrekin, Euskaragileak taldeak antolatutako topaketa hartu du Edertekek. Euskararen normalizazioan aurrerapauso nabarmenak eman dituzten enpresek osatzen dute taldea. Jardunaldian, Fagor Taldearen, Ederteken, Mondragon Unibertsitatearen, Miguel Altuna Lanbide Heziketako zentroaren eta Athlonen esperientziak partekatu dira.

Konpromisoa praktikara eramateko ekimenak

Aurkeztutako proposamenetan, euskara sustatzeko hainbat bide jorratu dira: besteak beste, Edertekeko gune informaletan euskararen erabilera bultzatzeko eragile-sare bat sortzea eta Fagor Euskara sariaren bidez pertsonen inplikazioa aitortzea.

Topaketan, halaber, unibertsitate-esparruko ekimenak, Lanbide Heziketako ikasleak ahalduntzeko proiektu bat eta Athlonek erabiltzen duen terapia-makina bat euskaratzeko egindako lana ezagutu ahal izan dira.

Askotariko esperientzia horiek erakusten dute antolaketa-erabakiek, lantaldeen parte-hartzeak eta lan-tresnak egokitzeak hizkuntza-normalizazioan aurrera egiten lagun dezaketela.

Ingurunearekin lotutako enpresa-sarea

Enpresen garapena pertsonengan, lankidetzan eta lurraldearekiko konpromisoan ere oinarritzen da. Euskara eguneroko jardunean txertatzeak lotura hori sendotzen laguntzen du, baita gure gizarte- eta lan-inguruneko pertsona askok partekatzen duten hizkuntzaren jarraitutasuna sustatzen ere.

LUZAROn, euskal enpresei beren inbertsio- eta hazkunde-proiektuetan laguntzen diegu. Etorkizunera begira, Ederteken egindakoaren moduko topaketek agerian uzten dute lankidetzak eta elkarrengandik ikasteak gure erakundeak hobetzen jarraitzeko duten balioa.

Pribatutasunaren laburpena
Luzaro. Partaidetzako maileguak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.

Behar-beharrezkoak diren cookie-ak

Behar-beharrezkoak diren cookie-ak beti aktibatu behar dira, cookie-ak doitzeko dituzun lehentasunak gorde ahal izateko.

Hirugarrenen cookie-ak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola bisitarien kopurua eta orrialde ezagunenak.

Cookie hori gaituta edukitzeak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.