Sariaren deialdi berriak euskal empresa-sarea garatzen eta indartzen lagundu duten pertsonengan jartzen du fokua berriro ere, beren ikuspegiarekin, lidergoarekin eta konpromisoarekin.

Joxe Mari Korta Sariak euskal enpresa-ehunaren garapenean lagundu duten pertsonak omentzen ditu, beren ikuspegi, lidergo eta konpromisoarekin. Aurtengo lehen deialdia hutsik geratu ostean, Eusko Jaurlaritzak abuztuaren 17ra arte ireki du berriro hautagaitzak aurkezteko epea.

Banakako aintzatespenetik harago, sari honek garapen ekonomikorako funtsezkoak izaten jarraitzen duten balio batzuetan jartzen du arreta: epe luzeko ikuspegia, lurraldearekiko konpromisoa, enplegua sortzeko gaitasuna eta enpresa-proiektu sendo eta jasangarrien aldeko apustua.

Enpresek berrikuntzarekin, lehiakortasunarekin eta eraldaketarekin lotutako erronka berriei aurre egin behar dieten testuinguru honetan, enpresa-ekosistema indartzen lagundu dutenak aitortzeak esan nahi du, aldi berean, enpresatik abiatuta aurrerapena bultzatzen duten pertsonen eginkizuna ere aldarrikatzea.

Euskadiko garapen ekonomikoarekin duen konpromisotik, Luzarok aitorpen hori inspiratzen duten balioak partekatzen ditu, eta euskal enpresei laguntzen jarraitzen du haien hazkunde-proiektuetan, balioa sortzen duteneta ekoizpen-sarea indartzen laguntzen duten ekimenak bultzatuz.

Joxe Mari Korta Sariak gogorarazten du enpresa bakoitzaren atzean eragina duten proiektuen buru izateko, aukerak sortzeko eta emaitza ekonomikoetatik haratago doan arrastoa uzteko gai diren pertsonak daudela. Ibilbide horiek aitortzea empresaburuen belaunaldi berriak inspiratzeko modu bat ere bada.

Hautagaitzak aurkezteko epea abuztuaren 17ra arte irekita, Joxe Mari Korta Sariak Euskadiren garapen ekonomiko eta enpresarialari bere lidergoar ekineta konpromisoarekin laguntzen diotenak aitortzearen garrantzia aldarrikatu du berriz ere.

Pribatutasunaren laburpena
Luzaro. Partaidetzako maileguak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.

Behar-beharrezkoak diren cookie-ak

Behar-beharrezkoak diren cookie-ak beti aktibatu behar dira, cookie-ak doitzeko dituzun lehentasunak gorde ahal izateko.

Hirugarrenen cookie-ak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola bisitarien kopurua eta orrialde ezagunenak.

Cookie hori gaituta edukitzeak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.