Enpresaren finantzaketa INDARTZEKO irtenbideak

Sinesten, FINANTZATZEN, partekatzen dugu.

Zure negozio PROIEKTUA bultzatzen duen finantzaketa.

Zure enpesaren finantzaketa BABESA.

AKTIBO ZIRKULATZAILEAN INBERTSIOEN FINANTZAPENARAKO MAILEGUAK

Xedea

Hedapen edo hazkunde proiektuei lotutako aktibo zirkulatzailean inbertsioen finantzapena, % 60 arte.

Ezaugarri Nagusiak:

  • Balantzeko aktibo zirkulatzailearen hazkundeei finantzapen egonkor eta iraunkorra ematea du helburutzat, hedapen edo hazkunde proiktuetan sortutako beharren ondorioz.
  • Mailegu hauen izaera berezia dela eta, enpresak urtero aurkeztu beharko ditu bere kontuak, eta kontu horiek ikuskatu egin beharko dira zenbatekoa (edo zenbatekoen metaketa) 500.000 eurotik gorakoa bada, edo Sozietatea legez behartuta badago.

Enpresa eskatzaileak bete beharreko baldintzak:

  • Enpresa Txiki eta Ertaina izatea, Europar Batasunaren definizioaren arabera.
  • Enpresa Handiak: Negozio-zifra ≤ 100 M€; Balantzea ≤ 86 M€; Langileak ≤ 499.
  • Bere Fondo Propioak eskatzen den zenbatekoaren baliokideak izatea, gutxienez. Aurretik izaera bereko beste maileguren bat dagoenean, mailegu horien zenbatekoen baturaren baliokide, gutxienez, izan beharko dute Fondo Propioek.
  • Kontabilitate Plan Orokorraren mende izatea.

Baldintzak

  • Gutxieneko zenbatekoa: 50.000 euro.
  • Gehienezko zenbatekoa: 500.000 euro.
  • Epea: 5 urterarte (gutxienez 3 urte).
  • Amortizazio gabealdia: 2 urterarte.
  • Interesa: 6 hilabeterako Euriborra + %1,55 (EBS-ren bermearekin 6 hilabeterako Euriborra + %1,25).
  • 6 hilabeteko Euriborra: Erreferentzia bezala aurreko seihileko naturalaren amaierako hilabetearen 15 egunaren bigarren aurreko eguneko 6 hilabeterako Euriborra hartuko da (edo baliogabea balitz, horren aurreko baliodun egunekoa). 6 hilabetero errebisatuko da, seihileko natural bakoitzarentzat. Negatiboa denean zero kontsideratuko da.
  • Urteko ITN: %4,167 (E.B.S.-ren bermearekin %3,867).
  • Komisioak: irikiera komisioa: %0,50. Berritze komisioa: %0,25.
  • UTB (komisioak barne): %4,4273 (EBS-ren bermearekin %4,1169).
  • Zenbatekoetarako ikuskapena: (edo zenbatekoen metaketarako ikuskapena) 500.000 eurotik gorakoak badira, eta sozietatea legez behartuta badago.

Finantzaketa-adibidea

E.B.S.-ren bermearekin
Kopurua:100.000 euro.
Epea:5 urte.
Amortizazio gabealdia:0 urte.
Kapitalaren amortazazioa:hiruilekoa.
Hiruileko interesen likidazioa::6 hilabeterako Euriborra + %1,25.
2026/06/11-ko hilabeterako Euriborra:%2,617
Urteko ITN
%3,867
Irekiera komisioa:%0,50
UTB Aldakorra*:%4,1169

(*) UTB aldakor hau erreferentziako indizea aldatzen ez dela hipotesitzat hartuta kalkulatu da. Beraz, UTB aldakor hau interes tipoaren errebisioarekin aldatuko da.

Eskaera eta izapideak bazkide diren finantza entitateetan: Kutxabank, Laboral Kutxa, Banco Sabadell, Bankoa Abanca, Elkargi EBS-k bermatutako operazioetan
Pribatutasunaren laburpena
Luzaro. Partaidetzako maileguak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.

Behar-beharrezkoak diren cookie-ak

Behar-beharrezkoak diren cookie-ak beti aktibatu behar dira, cookie-ak doitzeko dituzun lehentasunak gorde ahal izateko.

Hirugarrenen cookie-ak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola bisitarien kopurua eta orrialde ezagunenak.

Cookie hori gaituta edukitzeak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.