EKINTZAILE MAILEGUAK
(SPRI – EUSKO JAURLARITZA)
Eusko Jaurlaritzak, SPRIk eta Luzarok hitzarmen bat sinatu dute, Ekintzaile-Barnekintzaile Programaren babespean sortu berri diren enpresa txiki eta ertainen aktiboko inbertsioak epe luzera finantzatzeko. Hona hemen proiektuen ezaugarri nagusiak, finantzaketa-lerro honi heltzeko:
- Jarduera industriala edo industriari lotutako zerbitzuetakoa izan behar da.
- Enpresa sortu berriak. Urtebete baino gutxiago lanean.
- Enpresa-proiektuak kontuan hartu behar du gutxienez 3 lanpostu sortzea 3 urteko epean.
- Ibilgetu materiala (lurrak eta eraikinak izan ezik) eta ukiezina finantzatzen dira.
- Hitzarmen honen sinatzaileekin zorrik mugaeguneratuta ez izatea.
- Maileguak ematen diren unean zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzea.
Baldintzak
- Titularra: Sozietate bat izan behar du.
- Gutxieneko zenbatekoa: 40.000 euro.
- Gehienezko zenbatekoa: 180.000 euro.
- Epea: 7 urte.
- Amortizazio gabealdia: 2 urte.
- Konturako interesak: 6 hilabeterako Euriborra + %1,25.
- 6 hilabeteko Euriborra: Erreferentzia bezala aurreko seihileko naturalaren amaierako hilabetearen 15 egunaren bigarren aurreko eguneko 6 hilabeterako Euriborra hartuko da (edo baliogabea balitz, horren aurreko baliodun egunekoa). 6 hilabetero errebisatuko da, seihileko natural bakoitzarentzat. Negatiboa denean zero kontsideratuko da.
- Urteko ITN: %3,369
- UTB: %3,4118
- Irekiera eta azterketa komisioa: komisiorik gabe.
- Bermea: sozietatea bera.
Finantzaketa-adibidea
| Kopurua: | 100.000 euro. |
Epea: | 7 urte. |
| Amortizazio gabealdia: | 2 urte. |
| Kapitalaren amortazazioa: | hiruilekoa. |
| Hiruileko interesen likidazioa:: | 6 hilabeterako Euriborra + %1,25. |
| 2025/09/11-ko 6 hilabeterako Euriborra: | %2,119 |
| Urteko ITN | %3,369 |
| UTB Aldakorra*: | %3,4118 |
(*) UTB aldakor hau erreferentziako indizea aldatzen ez dela hipotesitzat hartuta kalkulatu da. Beraz, UTB aldakor hau interes tipoaren errebisioarekin aldatuko da.
Enpresa eta Berrikuntza Zentroetan (EBZ) izapidetuko dira finantzaketa-eskaerak.
